Nor Gara

Deusto  Business Schooleko Lan Ibilbideen Sailak Deusto Business Schooleko graduko, gradu bikoitzetako, graduondokoetako eta zuzendarien prestakuntzako ikasleen zerbitzura lan egiten du, Donostiako, Bilboko eta Madrilgo egoitzetan. Konpromiso bikoitza du: ikasleei laguntzea beren lanbide aukerei ahalik eta etekinik handiena ateratzen, eta enpresei laguntzea bilatzen ari diren talentua eskuratzen.

Helburu horiek lortzeko, Lan Ibilbideen Sailak ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu:

Deusto Business Schooleko ikaslea bazara

Zure enplegagarritasuna hobetuko duten tresnak eskuratzen lagunduko dizugu, eta enpresa errealitatearekin harremanetan jarriko zaitugu, praktiken, enpresen aurkezpenen eta enplegu eskaintzen bidez, Deusto Business Alumniren laguntzarekin.

Gainera, prestakuntza eskainiko dizugu elkarrizketak egiteko, Curriculuma prestatzeko edo aurkezpen gutunak idazteko, eta lanbideko orientazioa emango dizugu, zure lan ibilbideari ekiteko.

Ikasle guztiek dute gutxienez lan esperientzia bat lan merkatura hurbildu aurretik.

Lan Irteeren Sailak praktiketarako 600 lankidetza hitzarmen baino gehiago sinatu ditu 2013-2014 ikasturtean.

DBSko ikasleen kolokazio indizea %87 da graduko ikasketak bukatu eta urte betera, eta %100 graduondokoetan (2013ko azaroan egindako inkesta).

Enpresa bat bazara eta Deusto Business Schoolen prestatutako talentua ezagutu nahi baduzu

Graduko, gradu bikoitzetako eta graduondoko ikasleei eskain diezazkiekezu praktikak, profil horiek hauta ditzakezu enpresa aurkezpenetan, azken mailako ikasleen curriculako urtekaria ikus dezakezu eta esperientzia handiagoko profilak hauta ditzakezu, Deusto Business Alumniren enplegu poltsan.

Nor Gara